Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-25

Final laurdenetan puntuatuenak

Final laurdenetan puntuatuenak
Julio Sotoren bakarkakoa izan da puntu gehien jaso duen bertsoaldia final laurdenetan, 155,5 puntu. Bigarren postuan, berdinduta, zortziko handian Alaia Martinek (153,5 puntu) Beñat Ugartetxearekin eta Miren Amurizak kartzelan (153,5 puntu). Zortziko txikian, Oihana Iguaranek lortu zuen puntuaziorik altuena, 148 puntu, Iñaki Apalategirekin egindako lanean. Puntu erantzunetan, Nerea Ibarzabal nagusi, 144 puntu. Hamarreko txikian, Alaia Martinek puntu gehien, 146,5 puntu, Mikel Artolarekin.

Final laurdenetan 126 bertsoaldi puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. 54 bertsoaldi ofiziotan eta 72 bakarka. Banakako lanetan, 36 puntu bertsoaldi puntu erantzunak dira eta beste 36 kartzelako lanak. Epaileen puntuaketa irizpide hartuta, hona hemen zenbait datu: puntuaziorik altuena, Julio Sotoren bakarkakoak jaso zuen, Leitzan, 155,5 puntu. Bigarren puntuazio altuenean berdinketa gertatu da: 153,5 jaso zituen Alaia Martinek Beñat Ugartetxearekin egindako zortziko handian. Eta baita Miren Amurizak ere Zallan, kartzelako lanean.

Gainerako ariketei erreparatuta, zortziko txikian Oihana Iguaranen bertsoaldiak lortu zuen puntuaziorik altuena, 148 puntu. Iñaki Apalategi eta biak aritu ziren Leitzan. Puntu erantzunetan, Txapelketa Nagusiko bertsolari gazteenak lortu du puntu gehien. Nerea Ibarzabalek 144 puntu lortu zituen Zumaian. Hamarreko txikiko lanetan, Alaia Martin ageri da berriz ere puntu gehienarekin, 146,5, Mikel Artola eta biek Baigorrin egin zuten lanean.

Saiotik saiorako testuinguru aldeak ekidite aldera, Bertsoan final laurden bakoitzeko bi lan puntuatuenak ekarriko  ditugu, ofiziokako lanik puntuatuena eta bakarkako puntuatuena.

Baigorri
Zortziko handian Alaia Martin (153,5) eta Beñat Ugartetxea (115)
Bakarka, Alaia Martin kartzelan (152,5)

Segura
Zortziko handian Jon Martin (150,5) eta Beñat Iguaran (138,5)
Bakarka, Nerea Elustondo kartzelan (147)

Leitza
Zortziko txikian Oihana Iguaran (148) eta Iñaki Apalategi (141,5)
Bakarka, Julio Soto kartzelan (155,5)

Zalla
Hamarreko txikian Miren Amuriza (137,5) eta Jone Uria (139,5)
Bakarka, Miren Amuriza kartzelan (153,5)

Zumaia
Zortziko txikian Nerea Ibarzabal (143,5) eta Nahikari Gabilondo (135,5)
Bakarka, Nerea Ibarzabal puntu erantzunean (144)

Tolosa
Zortziko handian Etxahun Lekue (139) eta Xabat Galletebeitia (124)
Bakarka Maddalen Arzallus kartzelan (140)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu