Arrano Elkartean, 19:30etan 2017-10-25

Bertsokabiko finala ostegunean Iruñean

Bertsokabiko finala ostegunean Iruñean
Sei bertsolari arituko dira kantuan, bikoteka: Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu, Joanes Illarregi eta Ekain Alegre, Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi.

Bertsokabi sariketako finala jokatuko da bihar Iruñean. Sariketa honen berezitasuna da bertsolariek bikoteka kantatzen dutela. Hiru kanporaketa jokatu ondoren, honako hiru bikote hauek sailkatu dira biharko finalerako: Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu (berez sailkatutako Irati Majuelo ordezkatuko du azken honek), Joanes Illarregi eta Ekain Alegre eta Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi. Ekitaldian Arrano Elkartean izango da, 19:30etatik aurrera. Ainhoa Larretxea ariko da gai-jartzaile. Sarrera doakoa izango da. orain arteko kanporaketetan bezalaxe. 

Gazteak bertsozaletzeko xedea
Nafarroako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak- bertsozaletzeko xedea du sariketak, bertsoa hiriburuko eremu informaletara eramanez. Era berean, egitasmo horren bitartez, Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936-2015) zenaren figurari gorazarre egin nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Ikertzaile eta eragile nekaezina, kulturgintzaren eta euskalgintzaren alor ugaritan aritu zen Arraiza; besteak beste, Nafarroako Bertsozale Elkartearen fundatzaile eta lehendakariordea izan zen urteetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza