Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-28

Sustrai Colinak irabazi du Bastidako saioa

705,5 punturekin irabazi du saioa urruñarrak. Bere atzetik sailkatu dira hurrenez hurren Igor Elortza, Agin Laburu, Jon Martin, Jone Uria eta Nahikari Gabilondo. 981 bertsozalek bete dute Bastidako pilotalekua. Bertsoaldi onenak gaurtik aurrera sareko plazan eta bihar Hitzetik Hortzera saioan ETB1en.

Bastidako kiroldegian jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko lehen finalaurrekoa. Sustrai Colina izan da irabazlea eta zuzenean sailkatu da Amurrion jokatuko den bigarren finalaurrekora. Inazio Usarraldek aurkeztu du saioa eta irabazlearekin batera aritu dira kantuan Igor Elortza, Nahikari Gabilondo, Jone Uria, Agin Laburu eta Jon Martin.

Honela sailkatu dira bertsolariak:

1- Sustrai Colina 705,5

2- Igor Elortza 703

3- Agin Laburu 694

4- Jon Martin 671

5- Jone Uria 669

6- Nahikari Gabilondo 600

Bertsoaldi onenak sareko plazan eta Hitzetik Hortzeran

Bastidan jokatu den saioko hautaketa zabala ikusgai egongo da gaur iluntzetik aurrera Bertsoa.eus sareko plazan. Astelehenean, kantuan jardun duten sei bertsolarien iritzi eta sentsazioak batuko dituen bideoa argitaratuko dugu. Bihar, hilak 29, Hitzetik Hortzera telebista-saioan Bastidako finalaurrekoan kantatu diren bertsoaldi onenak eskainiko dira; arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza