Astelehenero 22:30etan ETB1en 2017-10-30

"Aulki-jokoa" telebista saio berriaren estreinaldia

Gaur estreinatuko da "Aulki-jokoa" programa berria ETB1en. Bertsolari Txapelketa Nagusia ardatz hartuta bertsolaritzari buruz arituko da. Edurne Azkaratek aurkeztuko du eta hainbat bide-lagun izango ditu.

Edurne Azkaratek aurkeztuko du eta hainbat bide-lagun izango ditu; batzuk asterokoak eta noizbehinkakoak besteak. Andoni Egaña bertsolariak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako saioen berri emango du, eta egungo bertsolaritzaren gakoak eskainiko ditu, astero astero. Astelehenero 22:30etan hasita saioa jarraitzeko aukera izango da.

Nola prestatzen da aretoa?

Txapelketa Nagusia nola eraikitzen den erakutsiko digu "Aulki-jokoa" programa berriak. Lehen saioan Edurne Azkaratek, saioko aurkezleak, Jon Agirresarobe, Bertsozale Elkarteko kidea, izango du bide-lagun. Agirresarobek aretoa nola prestatzen den erakutsiko digu goizeko pilotaleku hotzetik arratsaldeko bertso plaza goxora.

Horrez gain, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoak, bertsolariek sortu edo moldatutako doinuak, pasatako Txapelketetako bertso gogoangarriak eta bertsolarien prestaketa-lana ekarriko ditu telebista-saioak.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ekoiztutako saioa

“Aulki-jokoa” telebista saioa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ekoiztu du Euskal Telebistarekin lankidetzan eta Lander Garrok egingo ditu zuzendari- eta gidoilari-lanak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu