Azaroaren 9tik abenduaren 2ra 2017-10-31

Bertsoaroa Iruñean, zortzi emanaldirekin

Bertsoaroa Iruñean, zortzi emanaldirekin
Bertsoaroak zortzi ekitaldi eder dakartza aurten ere Iruñera, heldu den astean hasita. Bertso jaialdiak, 'Mundu bat ahoz aho' dokumentala, emanaldi bereziak... Formatu eta bertsolaritzaren eremu desberdinak ukitzen dituen eskaintza osatu du aurten ere. Azaroaren 9an hasiko da jaialdi batekin eta abenduaren 2an amaitu, Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoarekin.
Bertsogintza ardatz duten askotariko emanaldiak bilduko ditu aurtengo proposamenak ere. Zortzi saio, guztira: bi bertso jaialdi, bertsolari gazteei eskainitako saioa, literatura, musika eta bertsoa uztartuko dituen emanaldi berezi bat, haurrentzako emanaldi bat, dokumental baten proiekzioa eta kontzertu bat izango dira Bertsoaroan. Abenduaren 2an, gainera, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa. Saio horrek emango dio bukaera borobila aurtengo egitarauari. 
 
1991. urtean abiatu zen Bertsoaroa, Nafarroako Bertsozle Elkartearen eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza hori, bertsolaritza Iruñean sustatu eta kalitatezko emanaldiak eskaini asmoz, eta elkarlan horri eustearen fruitu da gaur aurkeztutako Bertsoaroa berria ere, Nafarroako Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez.

Bertsoaroak, bertsolaritza Iruñean zabaltzeaz gain, Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei bultzada emateko xedea du, kalitatezko zikloa ikusgarritasunerako plaza gisara baliatuz. 

Honakoa da aurtengo Bertsoaroaren egitaraua: 

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 9, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita.

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

 

EMANALDI BEREZIA.  Kafkaren aulkia’

 Azaroak 14, asteartea. 19:00

Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa 

Bertsolariak: Andoni Egaña eta Uxue Alberdi

Musikaria: Pello Ramirez

Idazlea: Iñigo Astiz

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 16, osteguna. 19:00

Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa

 Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Joanes Ilarregi, Patxi Castillo, Eli Pagola, Maialen Akizu eta Josu Sanjurjo.

Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi

 

HAUR BERTSOAROA. 'Itoitz. Urpeko ipuinak'

Azaroak 18, larunbata. 12:00 eta 18:00

Civivox Iturrama

Aktorea: Amaia Elizagoien

Musikaria: Olaia Intziarte

 

BIDEO EMANALDIA

Azaroak 21, asteartea. 19:00.  ‘Mundu bat ahoz aho’

Civivox Kondestablearen Jauregiko areto nagusian

Hizlaria: Beñat Gaztelumendi

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 23, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

 Bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza.

Gai-jartzailea: Maider Ansa

 

KONTZERTUA. Bi bala’

Azaroak 28, asteartea. 20:00

Terminal taberna

 

 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO AZKEN FINALAURREKOA

Abenduak 2, larunbata. 17:00

Anaitasuna kiroldegia

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri