Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-11-04
Gaur jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko hirugarren finalaurrekoa Maule-Lextarreko Ororena jai-alai pilotalekuan. Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa eta zuzenean sailkatu da Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulirako. Añorgarrak Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Gaztelumendirekin batera kantuan izan dira Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Etxahun Lekue, Nerea Elustondo eta Beñat Iguaran. Saioa gidatzeko lanak Saroi Jauregik egin ditu. 1180 bertsozalek jarraitu dute zuzenean finalaurrekoa Orona pilotalekuan
Honela sailkatu dira sei bertsolariak:
1- Beñat Gaztelumendi 694
2- Julio Soto 668,5
3- Nerea Ibarzabal 663
4- Etxahun Lekue 656,5
5- Nerea Elustondo 637,5
6- Beñat Iguaran 604
Bertsoaldi onenak sareko plazan
Maule-Lextarren ospatu den saioko hautaketa zabala ikusgai egongo da gaur iluntzetik aurrera Bertsoa.eus sareko plazan. Astelehenean, kantuan jardun duten sei bertsolarien iritzi eta sentsazioak batuko dituen bideoa argitaratuko dugu.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28