Bertsoaroa 2017-11-08

Bertso jaialdia Iruñean ostegunean

Bertso jaialdia Iruñean ostegunean
Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita arituko dira, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. 20:00etan, Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian
Aste honetan hasiko da Bertsoaroa Iruñean. Lehen ekitaldian sei bertsolari arituko dira kantuan Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita arituko dira, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. 20:00etan izango da saioa. Bertsoaroak zortzi ekitaldi eder dakartza aurten ere Iruñera, heldu den astean hasita. Bertso jaialdiak, 'Mundu bat ahoz aho' dokumentala, emanaldi bereziak... Formatu eta bertsolaritzaren eremu desberdinak ukitzen dituen eskaintza osatu du aurten ere. Azaroaren 9an hasiko da jaialdi batekin eta abenduaren 2an amaitu, Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoarekin.

Honakoa da aurtengo Bertsoaroaren egitaraua:

BERTSO-SAIOA

Azaroak 9, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita.

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

 

EMANALDI BEREZIA.  Kafkaren aulkia’

 Azaroak 14, asteartea. 19:00

Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa 

Bertsolariak: Andoni Egaña eta Uxue Alberdi

Musikaria: Pello Ramirez

Idazlea: Iñigo Astiz

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 16, osteguna. 19:00

Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa

 Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Joanes Ilarregi, Patxi Castillo, Eli Pagola, Maialen Akizu eta Josu Sanjurjo.

Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi

 

HAUR BERTSOAROA. 'Itoitz. Urpeko ipuinak'

Azaroak 18, larunbata. 12:00 eta 18:00

Civivox Iturrama

Aktorea: Amaia Elizagoien

Musikaria: Olaia Intziarte

 

BIDEO EMANALDIA

Azaroak 21, asteartea. 19:00.  ‘Mundu bat ahoz aho’

Civivox Kondestablearen Jauregiko areto nagusian

Hizlaria: Beñat Gaztelumendi

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 23, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

 Bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza.

Gai-jartzailea: Maider Ansa

 

KONTZERTUA. Bi bala’

Azaroak 28, asteartea. 20:00

Terminal taberna

 

 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO AZKEN FINALAURREKOA

Abenduak 2, larunbata. 17:00

Anaitasuna kiroldegia

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu