Gazte sariketak 2017-11-15

Hernandorenako azken kanporaketa Itsasun, ostiralean

Hernandorenako azken kanporaketa Itsasun, ostiralean
Elixabet Etxandi, Asier Galarza, Jon Gurrutxaga Urbieta, Joanes Illarregi, Eli Pagola eta Aitor Servier arituko dira Goxoki gaztetxean, 21:00etan hasita. Finala, azaroaren 25ean Baionan, Zizpa Gaztetxean.

Hernandorena gazte sarieketako hirugarren kanporaketa jokatuko da ostiralean Itsasun. Elixabet Etxandi, Asier Galarza, Jon Gurrutxaga Urbieta, Joanes Illarregi, Eli Pagola eta Aitor Servier arituko dira bertsotan, Goxoki gaztetxean, 21:00etan hasita.

Orain arte bi kanporaketa jokatu dira eta dagoeneko badira lau finalista, saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak. Lehen kanporaketan Aratz Igartzabal nagusitu zen eta Maider Arregi gelditu zen bigarren. Bigarrenean, Maialen Akizuk irabazi zuen eta Nahia Sasco sailkatu zen ondoren. Lau horiek beraz Baionako finalean kantatuko dute Itsasuko kanporaketan sailkatzen diren lehen biekin batean.

Finala, azaroaren 25ean Baionan, Zizpa Gaztetxean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza