Aian, berriz, bertso-afaria izango da 2009-06-13

Bertso-poteoak izango dira gaur Izarran eta Errezilen

Izarran Egaña, Peñagarikano eta Enbeitak kantatuko dute poteoan, Errezilen Barandiaran eta Lizasok eta Aian Paya, Colina eta Arzallusek.
 Hiru bertso saio izango dira gaur arratsalde eta gau partean.

 Alde batetik, bertso-poteoa izango da Errezilen. Aitzol Barandiaran eta Beñat Lizaso ariko dira kantuan gaur arratsaldean.

 Bestetik, Izarran ere bertso-poteoa izango da. Frontoiko tabernan hasiko da poteoa, iluntzeko 20etan. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Zigor Enbeita ariko dira bertsotan. Ondoren afaria ospatuko dute.

 Azkenik, bertso-afaria izango da gaur Aiako Urdaneta auzoko Izeta sagardotegian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute: Xabi Paya, Sustrai Colina eta Amets Arzallus.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta