Zizpa Gaztetxean 2017-11-22

Hernandorena Sariketako finala larunbatean Baionan

Hernandorena Sariketako finala larunbatean Baionan
Aratz Igartzabal, Nahia Sasco, Maider Arregi, Maialen Akizu, Aitor Servier eta Jon Gurrutxaga arituko dira bertsotan. Finala 21:00etan hasiko da, Zizpa gaztetxean.
Larunbatean jokatuko da Baionan Hernandorena Sariketako finala, Zizpa gaztetxean. Bi urtez behin jokatzen da gazte sariketa hau Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik eta Euskal Herri osoko bertsolariek hartzen dute parte. Aurtengoan ere hiru kanporaketa jokatu dira aurretik Garazi, Atharratze eta Itsasun, eta horietan sailkatutako lehen biek osatuko dute finaleko seikotea: Aratz Igartzabal, Nahia Sasco, Maider Arregi, Maialen Akizu, Aitor Servier eta Jon Gurrutxaga arituko dira bertsotan. Finala 21:00etan hasiko da, Zizpa gaztetxean.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza