Bertsoaroa 2017-11-22

Bertso jaialdia ostegunean Iruñean

Bertso jaialdia ostegunean Iruñean
Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan. Gai-jartzailea: Maider Ansa. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan.

Bertsoaroak beste bertso jaialdi ederra eskainiko du ostegun honetan Iruñean, aurtengo edizioko hirugarrena: Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza arituko dira kantuan eta Maider Ansa gai-jartzaile lanetan. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan.

Ostegunekoarekin, Bertsoaroak dagoeneko sei ekitaldi eskaini ditu azaroan eta beste bi gehiago eskainiko ditu heldu den astean. Asteartean, azaroaren 28an, 'Bi bala' emanaldia izango da, Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagak gidatutako proiektua bertso jarriak eta musika uztartuta. Terminal tabernan izango da, 20:00etan.

Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa, abenduaren 2an
Bertsoaroak ekitaldi berezia izango du aurtengo edizioa amaitzeko: Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Miren Amuriza, Unai Agirre eta Aitor Sarriegi. Saio hau jokatuta erabakiko da finaleko zortzikotea. Anaitasuna kiroldegian izango da, 17:00etan hasita.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza