Bertsolari gazteak trebateko helburuz 2017-11-28

Bertxoko sariketako finala ostegunean

Bertxoko sariketako finala ostegunean
Lau bertsolari arituko dira kantuan: Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio eta Unai Anda. Gasteizko Halabedi tabernan, 20:30ean hasita.

Bertxoko Sariketako finala jokatuko da ostegunean Gasteizen. Arabako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera ematea du helburu sariketak eta urte batzuetako etenaren ondotik dator aurtengo edizioa. Finalea, lau gazte: Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio eta Unai Anda. Kanporaketetan binaka aritu dira, soka lagunarekin batean, finalean banaka kantatuko dute. 

Gasteizko Halabedi tabernan jokatuko dute finala. 20:00etan pikoteo bat eskainiko da eta 20:30ean finalean arituko dira lau bertsolari gazteak. Finalean 4 bertsolari gazte hauekin aritu diren bertsolari bikoteak izango dira epaileak. Beraz, hauek arituko dira epaile lanetan: Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa, Manex Agirre eta Paula Amilburu. Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker antolatu da 2017ko Bertxoko  sariketa.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza