Baionan jokatu zen finala 2017-11-28

Maider Arregik irabazi du Hernandorena sarieketa

Maider Arregik irabazi du Hernandorena sarieketa
Sei bertsolari gazte aritu ziren finalean: Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Jon Gurrutxaga, Maider Arregi, Nahia Sasco eta Aitor Servier. Aurkezle lanetan, Julen Bellan. Saio ederra joan zen Baionako zizpa gaztetxean.

Maider Arregi oñatiarrak irabazi du Hernandorena Saria, Jon Gurrutxagarekin buruz burukoa jokatuta. Bi horiekin batean kantuan aritu ziren Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Nahia Sasco eta Aitor Servier. Saio ederra egin zuten bertsolariek Baionako Zizpa gaztetxean eta jendeak ere ondo erantzun zuen. Publikoak 'Zizpa saria' eman zuen eta hau Aratz Igartzabalentzat izan zen. Sariak EKE-tik, Maite Deliart eta Bertsularien Lagunak elkartetik Gillermo Etxeberria bazkideak eman zituzten.

Hernandorena Sarian lau saio jokatu dira, hiru kanporaketa eta finala. Kanporaketetako bi lehen sailkatuek kantatu dute finalean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza