Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-12-11

Finalaren aurkezpena bihar BEC-en

Finalaren aurkezpena bihar BEC-en
Zortzi finalistak bertan direla, Bertsozale Elkarteak Txapelketa Nagusiko finaleko xehetasunak azalduko ditu. Bertsoak gertuko jarraipena egingo du. Eguerdirako sarean izango dira, besteak beste, bertsolarien adierazpenak eta txapela jarriko duen pertsonaren lehen erreakzioak ere. Astean zehar, 2013ko finaleko bertsoaldiak jarriko ditugu

Irailaren 23an hasi zen Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia eta igande honetan amaituko da Barakaldon finala jokatuta. Bertsozale Elkarteak bihar emango ditu finaleko xehetasunak eta han izango da Bertsoa.eus ere. Bertsozale Elkarteko ordezkariez gain, zortzi finalistak ere izango dira prentsaurrean: Arzallus, Lujanbio, Mendiluze, Elortza, Colina, Sarriegi, Gaztelumendi eta Agirre.

Protagonisten hitzak bihartik hasita
Bertsoak zortzi finalistekin hitz egingo du txapelketaren gailurreko momentuan zein aldarte, helburu eta zein jarrerarekin doazen jakiteko. Bihar aurrerapen bat eskainiko du eta asteazkenetik aurrera sakonago azalduko du bertsolari bakoitzak finalerako daraman proposamena.

Txapela jantziko duenaren testigantza
Txapelketa finalean txapeldunari txapela jantziko pertsonak ere garrantzia handia du. Azken ediziotan, Xabier Amuriza, Imanol Lazkano, Joxe Agirre eta Juanito Dorronsoro izan dira. Aurten jarriko duenaren testigantzak ere bihar bertan zabalduko ditugu sareko plazan.

 

2013ko finaleko bertsoaldiak
Gaurtik igandera, 2013ko finaleko bertsoaldi bana jarriko dugu, bertsoaldi destakatuaren atalean. Gaurkoa, Colina eta Arzallusen zortziko handia.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza