Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-12-14

Beñat Gaztelumendi:" Naizena erakusteko plaza izango da finala""

Igandean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko finala Barakaldoko BEC-en. Egun handiaren atarian zortzi finalistekin hitz egin dugu txapelketa nola bizi izan duten eta azken saioari begira nolako sentsazio eta gogoekin dauden jakiteko.

Beñat Gaztelumendirekin Añorgan, bere jaioterrian, elkartu gara finalari buruz hitz egiteko. Bigarren finala izango da Gaztelumendirentzat, bera izango da aurten ere zortzikoteko gazteena eta bigarren honetan han egote hutsagatik baino bertsotan egiteagatik gozatzea duela helburu esan digu.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza