Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-12-17
Maialen Lujanbiok irabazi du 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Aitor Mendiluzerekin buruz-burukoa jokatuta. Sebastian Lizasok jantzi dio txapela. Ondoren sailkatu dira, hurrenez hurren: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. 14.000 bertsozalek bete dute Barakaldoko BEC aretoa. Finaleko bertsoaldi onenak ikusgai daude sareko plazan.
Horrela sailkatu dira zortzi finalistak:
1- Maialen Lujanbio 1756 punturekin
2- Aitor Mendiluze 1680,5 punturekin
3- Sustrai Colina 1137,5 punturekin
4- Amets Arzallus 1136 punturekin
5- Igor Elortza 1124 punturekin
6- Aitor Sarriegi 1107,5 punturekin
7- Beñat Gaztelumendi 1076,5 punturekin
8- Unai Agirre 1072,5 punturekin
Bertsoaldi onenak sareko plazan
Barakaldoko BECen kantatu diren bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoa.eus sareko plaza digitalean.
Txapeldunaren hitzak sareko plazan
Maialen Lujanbio txapeldunari egindako elkarrizketa sakona batuko duen bideoa argitaratuko dugu astelehenean. Bertan txapeldunak orain arte txapelketan bizitakoak, txapela irabaztean sentitutakoak, etorkizunean plazan egin nahi duenaren buruzkoak eta askoz gehiago entzuteko aukera izango da. Asteartean hernaniarrarekin buruz-burukoan kantatu duen Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketa argitaratuko dugu.
Aulki-jokoa finalean, saio berezia
Asteleheneko Aulki-jokoa telebista programak BEC-eko finala izango du ardatz. Bertan, saioko bertsoaldi onenak entzuteko aukera izateaz gain, buruz-burukoan kantatu duten bertsolarien hitzak entzuteko aukera izango da. Gainera, Edurne Azkarate, txapela jazteko ardura izan duen Sebastian Lizasorekin elkartuko da. Bihar, astelehena, iluntzeko 22:30etan ETB1en.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24