Aulki-Jokoa telebista programa 2017-12-18

Maialen Lujanbio izango da gaur Aulki-Jokoan

Maialen Lujanbio izango da gaur Aulki-Jokoan
Azken asteotan bidaide izan dugun telebista-programa amaituko da gaur, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunarekin solasean.

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitzearekin bat bukatuko da Aulki-Jokoa ere. Azken atal honetan Maialen Lujanbio bertsolari txapeldunaren hitzak jasoko ditugu, harekin izan baikara txapela irabazi eta hurrengo egunean; finalean bizitakoaz eta utzitako biharamunaz galdetu diogu.

Atzoko egun handian txapeldunari txapela jantzi dion Sebastian Lizaso bertsolariarekin izan da Edurne Azkarate. Handiak izan ziren txapel-emaileak bizitako emozioak eta guzti horren lekuko izan zen Edurne Azkarate.  

Bestalde, BECen botatako bertsoak izango ditu aztergai Andoni Egañak. Astelehenero moduan Edurne Azkarate joango da bere ganbarara eta izango dute zer hitz egina.

Azken bisita izango da, ordea, eta agur usaina izango du gaurkoak. Ez galdu, beraz, 22:30etik aurrera Aulki-Jokoa ETB1en!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza