Hitzetik Hortzera telebista programa 2017-12-21

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran
Igandean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BECen. Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatuta. Finaleko bertso onenekin batera, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran, arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre aritu ziren kantuan pasa den igandean Barakaldoko BECen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Goiz eta arratsaldeko saioak eginda, eta Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatuta, Maialen Lujanbiok irabazi zuen txapela.

Finaleko bertso onenen bilduma eskainiko dugu igandeko Hitzetik Hortzeran. Horrekin batera, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketak ikusgai izango dira. Finala nola bizi zuten eta ze sentsazio utzi dieten kontatuko digute.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Plazaz plaza jarraituko du Hitzetik Hortzerak

Txapelketa Nagusia atzean utzi eta urtarrilaren 7an itzuliko da Hitzetik Hortzera ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko dugu, igandero igandero apirila arte. Aurreko denboraldian bezala gonbidatu bat izango du atal bakoitzak. Diziplina ezberdinetan dabiltzan hainbat lagunek bertsolaritza nola bizi duten ezagutuko dugu. Kirolariak, idazleak, aurkezleak, aktoreak… gonbidatuko ditugu gurera.

Lehen atalean Edurne Azkarate aktorea eta telebista-aurkezlea izango da Hitzetik Hortzeran. Astelehenetako “Aulki-Jokoa” telebista-saioaren aurpegia izan da Edurne Azkarate eta bera hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Bertsoei dagokionez, abendu amaieran Elgoibarren, Aretxabaletan eta Hernanin egingo diren jaialdietako bertso onenak ekarriko ditugu.

Hitzetik Hortzera, igandero igandero arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu