Bertso Eguna 2018 2017-12-21

Urtarrilaren 4an jarriko dira salgai Bertso Egunerako sarrerak

Urtarrilaren 4an jarriko dira salgai Bertso Egunerako sarrerak
Urtebeteko etenaren ostean berrartuko du urteroko hitzordua Bertso Egunak. Iaz iragarri moduan, Donostiatik herrialde osora zabaltzeko apustuari helduko dio aurrerantzean eta hala Mungian izango da 2018an.

Urte berriaren lehen egunekin jarriko dira salgai Bertso Egunerako sarrerak eta bazkarirako txartelak, BertsoZalea berripaperean bestela iragarri arren: urtarrilaren 4an izango dira eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iaz ez zen Bertso Egunik egin eta aurrerantzean ibiltaria izango zela iragarri genuen. Hala, Donostiatik irten eta herrialde osora zabalduko litzateke Bertso Eguna, eta 2018an Mungian ospatuko da. Egun osoko egitaraua osatzeko Mungiako Udalaren eta Taket Mungiako Bertsolari Alkartearen laguntza izan du Bertsozale Elkarteak.

Goizean, mahai-inguru musikatua izango da Mugire txokoan. Eguerdian, hiru bazkari paralelo eskainiko dira hiru elkarte gastronomikotan eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira; bakoitzean 60-80 bazkaltiar izango dira. Arratsaldean, 19:00etan, izango da eguneko ekitaldi nagusia: Alaitz Rekondoren esanetara ariko dira Amets Arzallus, Manex Agirre, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga. Ez dira artista gonbidatuak faltako.

Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago emango ditugu urtarrilean.

Atzera begiratuz, urte luzez Donostiako Udalak emandako laguntza eskertu nahi du Bertsozale Elkarteak. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu