Jaialdiak ostegunean Amurrion eta Irunen 2018-01-03

'BECtekada' Amurrion

'BECtekada' Amurrion
Amurrion urteroko BECtekada izango da ostegunean: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi, Naroa Sasietak gaiak jarrita.

Urte hasierako agenda BEC-ek markatuta dator aurtengoan ere bihar. Amurrion urteroko BECtekada izango da: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi, Naroa Sasietak gaiak jarrita. 20:00etan, Antzokian. 

Irunen, Kabigorriko Bertso-gauak izango dira ostegun honetan. Bertso-saioa eta bertso-jarriak: Aimar Karrika, Abel Zabala, Andoni Zelaia, Iñaki Zelaia eta Julen Zelaieta, Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaiak gaiak jarrita. 19:30 Lekua: Kabigorri Ateneoa.

Bestalde, Zizurkilen haur eta gazteentzako saioa egingo dute Plazida Otaño liburutegia: Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsotan, Imanol Artola gai-jartzaile dela.

Ostiralean Oñatin
Errege bezperako jaialdia izango da ostiralean Oñatin. Zazpi finalista arituko dira kantuan: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Gai-emailea: Mirari Sagarzazu. 22:30etan, Zubikoa pilotalekuan.

 

Ikusi ondorengo egunetako agenda

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza