National Cowboy Poetry Gathering 2018-01-17

Bertsolariak eta ikerlariak Renora

Bertsolariak eta ikerlariak Renora
Jone Miren Hernandez, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran 'Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea' izeneko jardunaldietan hartuko dute parte.
Renoko Euskal Ikergunearen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik bertsolari eta ikerlariak Renon izango dira National Cowboy Poetry Gathering izeneko topaketen harira antolatutako, Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea izeneko jardunaldietan. Jone Miren Hernandez ikerlaria, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran bertsolariak joango dira.
Urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra izango da National Cowboy Poetry Gathering izeneko topaketak Elkon, Nevadan, The Western Folklife Centerren eskutik.
Topaketetan euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin lotura duten beste zenbait ekintza ere egingo dira: besteak beste, Bertsolari ikus-entzunezkoa eskainiko da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza