84 urte zituela 2018-01-18

Jon Mugartegi zendu da, 60. hamarkadan Euskal Herriko hiru finaletan kantatu zuen bertsolaria

Jon Mugartegi zendu da, 60. hamarkadan Euskal Herriko hiru finaletan kantatu zuen bertsolaria
Berriatuarrak 1960-1967 bitarteko Euskal Herriko hiru finaletan kantatu zuen. Lehen Bizkaiko Txapelketako finalista ere izan zen.

Jon Mugartegi Berriatuko bertsolaria hil da 84 urte zituela. 1949an plazaratu zen Amoroton eta geroztik gerra osteko pizkunde garaian plazaz plaza ibili zen. Garai horretan heldu zitzaien berriro txapelketei eta Mugartegik nabarmentzeko lana egin zuen eremu horretan ere. Bizkaiko lehenengo Txapelketa irabazi zuen 1960an, zezen plazan jokatu zen txapelketa hartan. Segidan, Euskal Herriko hiru finaletan kantatu zuen Mugartegik, 1960, 1965 eta 1967an. 80ko hamarkadan ere beste hiru Txapelketa Nagusietan eta zenbait Bizkaiko Txapelketetan kantatu zuen Mugartegik.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza