Bost saio jokatu dira 2018-01-23

Giro onean hasi da Arabako Kuadrilla artekoa

Giro onean hasi da Arabako Kuadrilla artekoa
Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea izan dira lehen saioetako irabazleak.
Arabako Kuadrilla arteko txapelketako bost saio jokatu dira asteburuan Aramaion, Gasteizen (3 saio) eta Ataurin. Festa giroko saioak izan dira denak baina txapelketa ere badenez saio bakoitzak irabazle bat ere izan du. Lehen bost saiotan, Aramaioko sobrak, Sumendi bete poto (Gasteiz), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Errekaleor birizik eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldea nagusitu dira.
 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza