Mikel Laboa Sariketa 2018-01-30

Joanes Illarregik irabazi du Mikel Laboa Sariketa

Beñat Mujikarekin jokatu zuen buruz burukoa. Peru Aiartza, Ane Beloki, Andoni Mujika eta Elixabet Etxandik osatu zuten saioko seikotea. 65 pertsona inguratu ziren Donostiako Antigua auzoko DOKA Antzokira saioa jarraitzera. Eneko Sierra aritu zen gai-jartzaile lanetan.

 Pixkana-pixkana ospea lortzen ari da Donostiako Antigua auzoan antolatzen den Mikel Laboa Sariketa. Aurtengoan zazpigarren edizioa bete du.

 Sei bertsolari kantuan

 Joan zen igandean jokatu zen aurtengo finala, DOKA Antzokian, 65 entzuleren aurrean. Joanes Illarregi leitzarra geratu zen txapeldun, Beñat Mujika donostiarrarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Honela geratu zen sailkapena:

 1.- Joanes Illarregik   414,5 puntu
 2.- Beñat Mujikak       379,5 puntu
 3.- Peru Aiartzak       218,5 puntu
 4.- Ane Belokik         205,5 puntu
 5.- Andoni Mujikak      198,5 puntu
 6.- Elixabet Etxandik   197 puntu

 Eneko Sierra aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza