Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-01-30

Arabako Kuadrilla artekoan, Araba Errioxako Txandrio, Aramaio eta Gasteizko Errexala irabazle

Arabako Kuadrilla artekoan, Araba Errioxako Txandrio, Aramaio eta Gasteizko Errexala irabazle
Hiru saioetan elkarteak bete egin dira eta festa giro betean egin dira Kuadrilla arteko saioak.

Joan den asteburuan Arabako Bertso Kuadrilla arteko hiru saio jokatu dira Aramaion, Agurainen eta Oionen. Hiruretan elkarteak bete egin dira eta oso giro onean joan dira saioak: idatzizko sorta lehenik eta bat-batekoa ondoren. Aramaion Aiaraldeko Alfreedo eta Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak aritu ziren lehian eta etxekoak gertatu ziren irabazle. Oionen ere berdin, Legutioko Tribitu taldea eta etxeko Txandrio taldea aritu ziren, Arabar errioxakoak irabazi zuten. Hirugarren saioa, Agurainen izan zen eta hor Gasteizko Errexala taldea gailendu zitzaion eta Lautadako Ezustean eusten taldeari.

Arabako Bertso Kuadrilla artekoak bi fase (liga eta finalaurrekoak) eta finala izango ditu eta datorren asteburuan jokatuko dira ligako azken saioak. Finalaurrekoetara sei talde pasako dira eta finalera hiru.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza