Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-02-05

Kuadrilla arteko finalaurrekoak erabakita

Kuadrilla arteko finalaurrekoak erabakita
Txandrio (Arabar Errioxa) vs Aramaixoko sobrak; Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) vs Bapateroak (Gasteiz): Sumendi bete poto (Gasteiz) vs Errekaleor Birizik!
Asteburuan jokatu dira Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren finalaurrekoak erabakita gelditu dira, lehen faseko azken saioak jokatuta: Txandrio (Arabar Errioxa) vs Aramaixoko sobrak; Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) vs Bapateroak (Gasteiz); eta Sumendi bete poto (Gasteiz) vs Errekaleor Birizik!

Sei saio asteburuan
Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira lehen faseko azken 6 saioak. 14 taldek hartu dute parte ligan, 4 multzotan banatuta. Finalaurrekoetara sailkatu diren sei taladeetatik lau, euren liga irabazita sartu dira: Txandrio (Arabar Errioxa), Aramaixoko Sobrak, Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz). Puntuazioz sailkatu dira, Bapateroak (Gasteiz) eta Errekaleor birizik!
Finalaurrekoak eta datak

-Otsailak 17, larunbata, Araiako Gaztetxean
Txandrio (Arabar Errioxa) vs Aramaixoko sobrak

-Otsailak 24, larunbata, Amurrioko Gaztetxean
Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) vs Bapateroak (Gasteiz)

-Martxoak 3, larunbata, Aramaioko Sastiñan
Sumendi bete poto (Gasteiz) vs Errekaleor Birizik!

 

Hiruko finala, Gasteizen martxoaren 17an

Finala hriu talderen artean jokatuko da, Gasteizen Landatxo Kiroldegian, martxoaren 17an.


Asteburuko saioen kronikak hemen

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza