Altsasuko Burunda pilotalekuan izango da saioa 2009-06-15

Larunbatean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finala

Goizeko 11tan jokatuko da 14 urtera artekoen finala. 15 eta 18 urte artekoena, berriz, arratsaldeko 15:30etan izango da.
 Larunbat honetan jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finala. Altsasuko Burunda pilotalekuan izango da saioa.

 14 urtera artekoak goizeko 11tan aterako dira oholtzara. Honako hauek dira finalistak:

 -Peru Abarrategi    (Araba)
 -Allande Etxeberri  (Behe Nafarroa)
 -Olatz Ipiña        (Bizkaia)
 -Mikel Iturriotz    (Gipuzkoa)
 -Mikel Lasarte      (Nafarroa)
 -Beñat Mendia       (Bizkaia)
 -Haritz Mujika      (Gipuzkoa)
 -Ortzi Murua        (Lapurdi)
 -Beñat Olano        (Araba)
 -Idoia Saez         (Nafarroa)
 -Maddi Sarasua      (Lapurdi)
 -Johaine Sarraillet (Zuberoa)
 -Ibai Thornary      (Zuberoa)
 -Eñaut Zaldunbide   (Behe Nafarroa)

 Bertsolariek honako lan hau egin beharko dute:

 -Agurreko bertsoa gai baten inguruan (bi talde egingo dira, beraz bi gai)
 -Lau oinak emanda bertso bana
 -Binaka, ofizioko gaian, bina bertso zortziko txikian

 Behin lan hauek burututa sei bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Hitza emanda bertso bana, zortziko handian edo txikian
 -Binaka, ofizioko gaian, bina bertso zortziko handian

 Gaztetxoen mailako finalaren ondoren bazkaria izango da. Nahi duenak etxetik eraman dezake janadira, bertan eserita bazkaltzeko lekua eta edaria izango baitira. Hala ere, bertako bazkaria nahi dutenek, 10 eurotan izango dute txartela erosgai.

 Arratsaldeko 15:30etan izango da gazte mailako finala. Honako hauek izango dira bertsolariak:

 -Saioa Alkaiza         (Nafarroa)
 -Bixente Hirigarai     (Behe Nafarroa)
 -Xabi Igoa             (Araba)
 -Maiana Irigoien       (Lapurdi)
 -Amaia Iturriotz       (Gipuzkoa)
 -Ane Labaka            (Gipuzkoa)
 -Mattin Luku           (Behe Nafarroa)
 -Gilen Negueloua       (Zuberoa)
 -Pello Ormazabal       (Bizkaia)
 -Txaber Ormazabal      (Bizkaia)
 -Josu Sanjurjo         (Nafarroa)
 -Ander Solozabal       (Araba)
 -Maddi Ane Txoperena   (Lapurdi)

 Bertsolariek egin beharreko lana, berriz, honako hau izango da:

 -Agur bana modu tradizionalean
 -Binaka ofizioka, bina bertso zortziko handian
 -Binaka ofizioka, hiruna bertso zortziko txikian

 Lan hauek eginda sei bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Kartzelako izango dute bertan:

 -Puntuari erantzun
 -Gaia emanda bi bertso, gehienez bost puntuko neurrian

 Fernando Anbustegi ariko da aurkezle lanetan. Epaileak, berriz, honako hauek izango dira:

 -Xan Alkat         (Nafarroa Beherea)
 -Mirari Azula      (Bizkaia)
 -Eneko Bidegain    (Lapurdi)
 -Ekaitz Elorriaga  (Araba)
 -Gaizka Sarasola   (Nafarroa)
 -Bakarne Urreaga   (Gipuzkoa)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu