Gazte Sariketa berria Oñatin 2018-02-19

Urko Arregi oñatiarrak irabazi du lehenengo Txinparta Saria, Gartxot Ramirezekin buruz burukoa jokatuta. Oñatin abian jarri den sariketa berria da eta hiru kanporaketa eta finala izan ditu. Finalean, Oihana Arana, Garazi Navarro, Iraitz Sarasola, Ane Beloki eta Gartxot Ramirez aritu ziren kantuan, Antixena gaztetxean. Daniel Agirrek, Oñatiko bertso eskolaren sortzaileetako batek jantzi zion irabazleari.
Oñatiko bertso-eskolak Txinparta bertso-eskola hartu du izentzat, Jose Mari Agirrebengoa Txinparta bertso-eskolaren sorreran zenaren garrantzia berezia izan zuenaren omenez eta oroimenez. Hortik dator Txinparta Saria ere. (Argazkiak: Goiena.eus)
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza