Erniarraitz Sariketa 2018-02-19

Aratz Igartzabal Erniarraitz sariketako lehen finalista

Aratz Igartzabal Erniarraitz sariketako lehen finalista
Oier Etxeberria, Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Aitor Servier, Joanes Illarregi eta Txaber Altube aritu ziren bertsotan. Beste bi kanporaketa jokatuko dira.

Erniarraitz Sariketako IX. edizioa hasi zen atzo Azkoitian, Erniarraitz bertsozale elkartearen eskutik. Oier Etxeberria, Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Aitor Servier, Joanes Illarregi eta Txaber Altube aritu ziren bertsotan, kultur etxean. Horietatik, Igartzabalek lortu zuen puntuaziorik altuena (236,5), eta, beraz, gabiriarra zuzenean sailkatu da martxoaren 16an Azpeitiko Gaztetxean egingo duten finalera. Atzoko kanporaketan, honela geratu zen sailkapena: Aratz Igartzabal (236,5 puntu); Joanes Illarregi (235); Txaber Altube (222,5); Maialen Akizu (222,5); Oier Etxeberria (221); eta Aitor Servier (207,5). (Argazkia: Uztarria.eus). Finalean kanporaketa bakoitzeko irabazleek (3) eta puntuaziorik onena duten beste hirurek kantatuko dute. (ARGAZKIA: Ane Olaizola/ Urola-Kostako Hitza)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza