Bost eskualdeetan 2018-02-28

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketa abian

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketa abian
Bost eskualdeetan jokatuko da: Busturialdean, Enkarterrian, Uribe Kostan, Uribe Butroen eta Arratian. Larunbat honetan Enkarterriko izango da.

Busturialdean abiatu da Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketa. Bi urtez behin jokatzen da eta azken bi edizioetan izaera berria izan du. Urte luzetan, Eskuadeetakoa Bizkaiko Txapelketako sailkapen fase gisa baliatu izan da baina, duela bi urte sailkapen faseak izaera propioa hartu zuen eta Bizkaia osoko bertsolariak zaku berean sartuta egiten da orain.

Zeregin horretatik libre, eskualde gehienek erabaki dute Eskualdeko Txapelketarekin jarraitzea ekimenak inguruan sortzen duen dinamikagatik. Halaxe egin dute aurten ere Busturialdean, Enkarterrietan, Uribe Kostan, Uribe Butroen eta Arratian. Eskualde bakoitzak bere neurriko txapelketa antolatzen du, modu autonomoan: Busturialdean hiru kanporaketa eta finala izango dira, Gernikan, martxoaren 17an. Enkarterrietan, egun bakarrean egingo dute dena, larunbat honetan hain zuzen: goizean kanporaketak eta arratsaldean finala. Uribe Kostan, sei kanporaketa eta finala egingo dituzte, martxoaren 24an. Arratian eta Uribe Butroen egun bakarrean jokatuko da ekitaldia. Durangaldean, Lea Artibain eta Hego Uriben ez da txapelketarik izango, funtzio hori betetzen duten beste ekimen batzuk badirelako. (Argazkia: Lilibertso bertso eskola)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu