Altzako VIII Bertsopaper Lehiaketa 2018-03-02

Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Altzan

Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Altzan
Aurtengoan zortzigarren edizioa bete du ekimenak. 18 urtetik gorako helduei zuzenduta dago lehiaketa, eta martxoaren 12tik apirilaren 15era bitartean aurkeztu ahalko dira lanak.

Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak zortzigarrenez antolatu du bertsopaper lehiaketa aurten.

 Parte hartzeko baldintzak

 Lehiaketa 18 urtetik gorako helduei zuzendua dago. 3 bertsotik 8ra bitarteko sortak aurkeztu ahal izango dira, gai eta doinu librean, martxoaren 12tik apirilaren 15era bitartean. Nahi izanez gero emailez bidali daitezke lanak (bizarrain@altza.net), baina posta arruntez bidaltzeko aukera ere badago (Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza).

 Sariak

 Epaimahaiak apirilaren 21ean emango du bere erabakiaren berri, Altzako Bertso Asteko bertso-bazkarian. Han egingo da sari-banaketa. Irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuz osatutako otarra jasoko ditu. Altzatar batek idatzitako sorta onenak, berriz, Antton Mendizabalek egindako "Lau Haizetara" oroigarria eta otarra jasoko ditu.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu