Erniarraitz Gazte sariketa 2018-03-05

Aitor Bizkarra irabazle Erniarraitzeko azken kanporaketan

Aitor Bizkarra irabazle Erniarraitzeko azken kanporaketan
Finalean izango direnak: Aitor Bizkarra, Aratz Igartzabal, Joanes Illarregi, Haritz Mujika, Aitor Salegi eta Eneko Araiztegi. Finala martxoaren 16an izango da, Azpeitiko gaztetxean.
Erniarraitz sariketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen atzo Zestoako Kultur Etxean. Aitor Bizkarra nagusitu zen 240 punturekin. Ondoren sailkatu ziren: Haritz Mujika (233 puntu), Aitor Salegi (231,5), Jon Ander Iriondo (212), Xabi Igoa (211) eta Peru Abarrategi (205).


Finala martxoaren 16an, Azpeitiko gaztetxean
Erniarraitz sariketan ohi den legez, finala Azpeitiko gaztetxean jokatuko da, martxoaren 16an, ostiralez, sei bertsolari hauek kantuan direla: Aitor Bizkarra, Aratz Igartzabal, Joanes Illarregi, Haritz Mujika, Aitor Salegi eta Eneko Araiztegi.

(Argazkiak: Urola-Kostako hitza/Eneritz Artetxe):

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza