Bardoak -bigarren fasea 2018-03-05

Baztan-Malerreka, Leitza eta Lesakarrak pauso bat aurrera

Baztan-Malerreka, Leitza eta Lesakarrak pauso bat aurrera
Bigarren faseko lehen saioak jokatu dira asteburuan. Baztan-Malerrekako Addams familia, Leitzako Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeek lortu dute abantaila.
Nafarroako Bardoak azken txanpan sartu dira. Asteburuan bigarren faseko ehen hiru saioak jokatu dituzte, Iruñean, Beran eta Aldatzen. Harrera beroa izan dute saioek eta hiru irabazle utzi dituzte.

Iruñean, etxeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams familia ziren kantuan Arrano Elkartean. 50 entzule inguruk segitu zuten bizi joan zen saioa eta azkenean bisitarientzat izan zen bigarren faseko lehen puntua.

Beran, Kataku tabernan. 30 lagun segitu zuten herriko Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Leitzako Aldatzea komeni. Puntua Leitzara joan zen, beste taldeko lau kidek eta entzuleek hala erabakita.

Aldatzen, Martixa elkartea bete zuten 60 lagunek gozatu ederra hartu zuten Larraun da Araitz. Bi dozena eta Lesakako Unibertsolariak taldeek eskaini zuten saioarekin. Azkenean, hemen ere bisitarientzat izan zen puntua.

Bigarren fasera sailkatzea lortu duten sei talde hauek itzulerako saioak izango dituzte asteburuan eta hor erabakiko da zeintzuk diren Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak. Asteburuko saioak Erratzun eta Leitzan jokatuko dira ostiralean eta Lesakan, igandean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu