Atzo goizean izan zen lanaren aurkezpena 2009-06-18

Jon Enbeitaren diskoa salgai dago

13 kantuk osatzen dute "Hainbeste, hain gitxi" diskoa. Jon Enbeitaz gain, honako musikari hauek aritu dira: Rafa Rueda, Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste eta Ekain Elorza.
 Salgai dago Jon Enbeitaren disko berria: "Hainbeste, hain gitxi". 13 kantuz osatutako lana da. Honako musikari hauek hartu dute parte diskoan:

 -Rafa Rueda (Ekoizpen artistikoa eta gitarra)
 -Arkaitz Miner (Biolina, biola eta mandolina)
 -Jesus Aranburu (Teklatua eta soinua)
 -Itsaso Etxebeste (Baxua)
 -Ekain Elorza

 Horrez gain, ahots laguntzaile gisa aritu dira Oihane Enbeita, Rafa Rueda, Arkaitz Miner eta Jon Enbeita bera. Nahasketak Rafa Ruedak eta Jonan Ordorikak egin dituzte "Katarain estudioetan". Lankuk argitaratu du diskoa, eta 15 eurotan dago salgai.

 Jon Enbeita 1970eko hamarkadan gitarra hartuta herriz herri ibili zen, bakarlari moduan. 1978an, ordea, musika uztea erabaki zuen, bertsotan buru-belarri aritzeko. Azken urte hauetan berriro hartu du gitarra, eta abesti berriak sortu ditu. Honela osatu du diskoa.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa