Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-03-15

Arabako Errioxa, Aramaio eta Gasteiz aurrez aurre larunbatean, Kuadrilla arteko finalean

Arabako Errioxa, Aramaio eta Gasteiz aurrez aurre larunbatean, Kuadrilla arteko finalean
Txandrio, Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak eta Erreralekor Birizik! taldeak arituko dira nor baino nor. Egun osoko festa izango da, 12:00etan hasita. Finala, Landatxo kiroldegian, alde zaharrean.
Arabako Bertso Kuadrilla artekoak bukaerako jaia ospatuko du Gasteizen larunbat honetan. Aurtengo edizioan txapelketa formatura itzuli da Kuadrilla artekoa, Araba osoko 14 taldek hartu dute parte, 320 lagun inguru. Bat-bateko saioak eta bertso jarriak uztartu ditu aurten ere. Liga formatuan izan zuen lehen fasea, finalaurrekoak gero eta larunbatan honetan jarriko dio ginda.
 
Bi periferia eta Gasteiz
Arabako geografiari begiratuta, periferiako bi talde eta Gasteizko bat utzi ditu finalak: Arabako Errioxako Txandrio taldea, Oiongo bertso eskolaren bueltan antolatua eta aurten lehen aldiz Kuadrilla arteko finalean izango dena. Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak, lehenengo edizioa irabazi zutenak daude tartean. Eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuko 'Erreralekor Birizik! taldeak, Gasteizko zein Errekaleor auzoan bizi diren kideek osatua.
 
Txandrio taldea osatzen dutenak: Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Unai Bengoetxea, Arantxa Sobrino, Alazne Garcia, Ibai Roitegi, Josu Olano,  Julen Zabala, Iruleko trikitilariak, Ainhoa Roitegi, Amagoia Garcia, Edurne Azkarate
 
Errekaleor Bizirik taldean: Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Jagoba Apaolaza, Aitor Irastortza, Peio Ormazabal, Haizea Beruete, Jon Hidalgo, Ibai Maiza, Karla Berrojalbiz, Ander Solozabal eta Ruben Sanchez.

Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak: Xabi Igoa, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre, Lierni Altuna, Mikel Marto, Gillen Agirre, Txomin Elorza, Amaia Arregi, Mailen Ballina eta Iker Elexpuru.

Egun osoko jaia 12:00etan hasita
Gasteizko muinoan kokatu dagoen Landatxo kiroldegian izango da finala eta hantxe hasiko da egun osoko jaia ere. Idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna. 14:30etan, bazkaria eta 17:00etan finala.

Gai jartzaile lanetan Nieves Del Alamo izango da eta aurkezle Oier Suarez ariko da.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra