Bigarren edizioa 2018-03-16

Bilboko 7Katu gaztetxea lepo beteta zela jokatu zen Bertso Errondako bigarren edizioko finala. Hamar bertsolari gazte kantuan, western giroan eta entzulea bero. Batez ere, ikasle jendea zen gehiena. 25 bertsolarik kantatu dute kanporaketetan (Bilbotarrak eta Bilbon ikasten ari direnak, hori da irizpidea) eta honako hamar hauek aritu ziren 7Katuko finalean: Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Paule Loizaga, Aitor Irastorza, Jon Gurrutxaga, Urko Arregi, Unai Mendiburu, Ander Ucelay, Kerman Diaz eta Iker Apraiz. Lehen fasea eginda, lauk egin zuten aurrera: Akizuk, Gurrutxagak, Diazek eta Arregik. Buru buruzkoan, Arregi eta Gurrutxaga aritu ziren, eta Arregi oñatiarrak eraman zuen irabazlearen 'sheriff' izendapena.

Antolatzaileak pozik
Bilboko Bertso Errondak indar handia hartu du eta, finalean ez ezik, kanporaketetan ere jarraipen zabala izan du. Oihana Bartra da antolatzen aritu denetako bat eta finaleko giroa eta bertso maila nabarmendu zituen. Datorren urtean ere berriro antolatzekotan dira.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa