Bilbon aurkeztu dute 2018-03-20

Bizkaiko Txapelketako udaberriko fasea apirilararen 14an hasiko da

Apirilaren 14an hasita, 78 bertsolari ariko dira kantuan lehenengo fase honetan eta guztira 13 saio egingo dira. Maiatzean jakingo da lehen fasetik zenbat sailkatuko diren udazkeneko fasera. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du ekimena Bilboko Alde Zaharrean, duela 60 urte Areatzan jokatutako Bizkaiko lehen txapelketa hura gogoan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak apirilaren 14an Bilbon ekingo dio udaberriko faseari eta maiatzaren 26an amaituko da. 78 bertsolari ariko dira kantuan eta 13 saio egingo dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du ekimena Bilboko Alde Zaharrean, duela 60 urte Areatzan jokatutako Bizkaiko lehen txapelketa hura gogoan. . urtean Areatzan Bizkaiko lehen txapelketa jokatu zen gunea gogoan. Aurkezpenean Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ione Narbaiza Txapelketaren arduraduna eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak hartu dute parte.

Udabarriko fasearen ostean, udazkenekoa etorriko da. Horretan 30 bertsolarik kantatuko dute, udabarriko fasetik sailkatutakoak eta 2014ko finalista izan zirenek edukiko dute horretarako aukera. 2016an finalista izandakoak finalaurrekoetako fasean hasiko dute Txapelketa.

Basoaren atzean, ekosistema osoa
Bizkaiko Txapelketaren irudia Basoa izango da "kolore desberdinetako baso bat". Antolakuntzako komuzikazio Taldeak garatu du aurtengo irudiaren ideia. Irudiarekin adierazi nahi izan dena da, "Txapelketan ikusten dena baino askoz gehiago dela Bizkaiko bertsolaritza. Baso bat ikustean kanpokoa bakarrik ikusten dugu, baina badakigu barruan bizi handia dagoela, ekosistema oso bat. Bertsolaritzarekin ere berdina gertatzen da: Txapelketan bertsolarien lana ikusten da, baina horren atzean ekosistema osoa dago: Elkartea, bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, plazak eta abar luzea".

Sarrerak
Udabarriko faseko sarrerak saioak jokatzen diren egunetan bertan, txarteldegian erosi ahal izango dira. 3 euro balioko du sarrerak; bazkideek 2 eurotan eskuratu ahal izango dituzte; eta 16 urtetik beherakoek, dohain.

Informazio bideak

Txapeltaren webgune honetan egongo da informazio osoa: saioak, bertsolariak, asteroko albisteak, argazkiak eta bestelakoak. Gainera, sare sozialen bidez ere jarraitu ahal izango da txapelketa, Elkartearen Twitter, Facebook eta Instagram kontuen bitartez. Bertsoa.eus atariak ere jarraipena egingo dio Txapelketari.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa