Gazte sariketak 2018-03-23

Durangaldeak irabazi du BBK sariketa, puntu erdi batengatik

Durangaldeak irabazi du BBK sariketa, puntu erdi batengatik
Uribe Kosta eta Durangaldeko 12 bertsolari gaztek kantatu dute finalean. Bertso hautaketa sareko plazan izango da datorren astean.
Durangaldeak irabazi du XXVI. BBK sariketa, Uribe Kostarekin finala jokatuta. Estu joan da finala eta azkenean Durangaldekoak puntu erdi bat gehiago lortu dute, 393.50 puntu eta 393.00 puntu Uribe Kostak.

Finalean ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonistak:

  • Durangaldea:
    • 18 urtera artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Ander Sarriugarte Garcia, Bittor Altube Sarrionandia
    • 24 urtera artekoak: Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren eta Txaber Altube Sarrionandia
  • Uribe-Kostatik:
    • 18 urtera artekoak: Aritz Landeta Terceño, Maider BarañanoUribarri eta Naroa Torralba Rodriguez
    • 24 urtera artekoak: Maialen Ruesgas Rasines, Unai Mendiburu Valor eta Kerman Diaz Franco

 

Aurten, lehenengoz, taldekako agurrekin hasi dute saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu dute aretoa. Talderik originalenari saria Uribe Kostako gazteen taldeak eskuratu du. Taldekideek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetarako sarrerak lortu dituzte.

 

Bestalde, finaleko Bizkaiera onenaren saria Txaber Altube Sarrionandiak jaso du.

Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da aurkezle lanetan. Epaimahaian Juanjo Respaldiza Ozaetak, Inazio Vidal Gurrutxagak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari Ione Narbaiza Gallastegi aritu da

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu