Zazpi Gazte Asanbladek elkarlanean antolattua 2017-12-05

Plazatik Gaztetxera bueltan da, urtebeteko geldialdiaren ondotik

Plazatik Gaztetxera bueltan da, urtebeteko geldialdiaren ondotik
Bihar jokatuko da lehenengo saioa Oñatin. Zazpi herrietako Gazte Asanbladek elkarlanean antolatu dute ekimena eta 24 bertsolarik kantatuko dute. Finala, Ondarroan maiatzaren 12an

Plazatik Gaztetxera ekimena XVI. edizioa hasiko du bihar, osteguna, Oñatin, urtebeteko geldialdiaren ondoren. Banaka zein binakakoo formatuak izan ditu proiektuak eta aurtengoa banakako txapelketa izango da. 24 bertsolarik hartuko dute parte eta zazpi herrietako gazte asanbladek antolatu dute elkarlanean. Saioak: Oñatin, Deban, Soraluzen, Ondarrun, Eibarren, Itziarren eta Zestoako gaztetxeetan izango dira.

"Bertsolari gazteei kantatzeko aukera eman eta bertsoa gazteengana hurbildu"
Plazatik Gaztetxera ekimeneko antolatzaileek hasierako helburuei eusten diote: "Plaza gutxi dituzten bertsolari gazteei kantatzeko aukera eman nahi diegu, eta era berean, bertsoa gazteengana gerturatu".

Hiru fase
Txapelketak, hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, saioko bakoizean sei bertsolari kantuan eta saio bakoitzetik hiru sailkatuko dira finalerdietara. Sailkatuak epaimahaiak erabakiko ditu. Bigarren fasean bi finalerdi izango dira. Horietako bakoitzean seina bertsolari. Kanporaketetako logika mantenduko da eta finalera ere saio bakoitzeko hiru sailkatuko dira.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da 20:30 aldera, Finala izan ezik. Finala, 18:00etan hasiko da, aurretik bertso poteoa eta bazkaria egongo da 15:00tan.

 

Kanporaketak

Oñati, Apirilak 5 osteguna

- Ander Lizarralde "Pertzi"
- Urko Arregi Markuleta
- Odei Irigoien Azpitarte
- Alexander Idoeta Anakabe
- Antton Aizpurua Aldape
- Gontzal Belategi Zubia

Zestoa, apirilak 6, ostirala

- Manex Astigarraga Bergara
- Aissa Intxausti Aburruza
- Mikel Iturriotz Etxaniz
- Ane Peñagarikano Leiva
- Lurdes Ondaro Mallea
- Beñat Torres Lete

Soraluze, apirilak 13, ostirala

- Ander Zulaika Elola
- Garazi Navarro Ugarteburu
- Jokin Bergara Eguren
- Koldo Gezuraga Seijido
- Asier Galarza Garay
- Ane Beloki Lopez

Itziar, apirilak 14, larunbata

- Oier Etxeberria Zubimendi
- Aitor Zubikarai Salegi
- Oihana Arana Cardenal
- Haizea Arana Cardenal
- Iker Apraiz Solaguren
- Irati Alkantarilla Urdanpilleta

Finalaurrekoak Eibarren eta Deban izango dira, apirilaren apirilaren 27an eta 28an.

Finala, Ondarroan, maiatzaren 12an, 18:00etan

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri