"Lazkao Txiki denboraren ispilutik" 2018-04-09

Lazkao Txikiri buruzko saio berezia eskainiko dugu ostegunean

Mende laurdena bete da Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" bertsolari ezagun eta maitatua hil zenetik. Baina, nola iritsi da belaunaldi berrietara? 2018tik begira jarrita, zer utzi zuen Lazkao Txikik? Edurne Azkarate gidari duen programa berezian jaso dugu.

 Mende laurdena bete da Lazkao Txiki bertsolari maitatu eta ezaguna hil zenetik. Bertsozale askoren memorian iltzatuta geratu ziren haren bertso, pasarte eta ateraldiak. Baina mende laurden honetan, asko aldatu da Euskal Herria, eta baita bertsogintza ere. Garai hartan jaio zirenentzat, nor da Lazkao Txiki?

 "Lazkao Txiki denboraren ispilutik"

 Galdera horri erantzuna eman nahian, Edurne Azkarate aurkezle duen programa berezia eskainiko dugu ostegun honetan Bertsoa.eus-en. Programan Lazkao Txikiren bertso onenen bilduma eskaintzeaz gain Iñaki Murua bertsokidearen testigantza jasoko dugu. Eta Ane Labakak bertso bidezko gogoeta bat ere egingo digu. Umorea genero perspektibatik aztertzen ari da lasartearra, eta horren inguruko gogoeta egingo digu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza