Bertsoa eta irudia 2018-04-10

Bertsomoviedan lanak aurkezteko epea zabalik

Bertsomoviedan lanak aurkezteko epea zabalik
Oinarrizko baldintza da lana bertsoren bat ageri den bideoa izatea, gutxienez 7 segundokoa. Heldu zein gazteentzat da lehiaketa eta 2.500 euro daude saritan. Apirilaren 20ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.

Bertsoa eta irudia elkartzen dituen Bertsomovieda lehiaketaren 7. edizioan lanak aurkezteko epea zabalik da, atzotik eta apirilaren 20 arte egongo da zabalik. Bertsoklip, irudiz hornitutako bertso sorta, edo besteren baten bertso + irudiekin osatutako edozein bideo aurkez liteke… eta baita beste edozein formatutako bideoren bat ere.

Oinarrizko baldintza da lana bertsoren bat ageri den bideoa izatea, gutxienez 7 segundokoa. Grabatu, internetera igo, eta Bertsomoviedako antolatzaileei horren berri ematean datza lehiaketa. 

Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka. Sariak honakoak dira:

  • Gazteentzat:
    • 300€ bertsomovie onenari
  • Helduentzat:
    • 1000€ko lehen saria
  • Guztientzat
    • 500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
    • 200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitzen dituen bi aipameni
    • Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza