Kanpezun egin dira apirilaren 3tik 7ra 2018-04-12

Gazte sortegiak: esperientzia aberatsa Araban

Gazte sortegiak: esperientzia aberatsa Araban
Hamar gaztek hartu dute parte bertsolaritza, antzerkia, musika eta zinearekin gozatzeko.

Gazte sortegiak ekimena burutu berri da Kanpezun, Arabako gazteei zuzenduta, sormena lagunartean biziarazi, gazte sortzaileen sarea elikatu eta euskararen erabileran zein gaitasunean eragiteko. Bertsolaritza, antzerkia, zinema eta musika izan dira jorratu dituzten lau disziplinak.

Bertsolaritza lantzen Oihane Perea aritu da eta aitortu du oso esperientzia interesgarria izan dela. Bertso eskola mundukoak ez ezik beste sorkuntza moldeen zaleak ere elkartu dira taldean eta oso jarrera onarekin eta konplizitate handiarekin egin dute lanketa, Perearen hitzetan. Bai eztabaidak, bai bat-bateko saiotxoak eta bukaeran baita bertso sorta bat ere.

Sormen Egonaldien harian
Gazteak sormen disziplina desberdinen inguruan biltzeko egitasmo hau Mintzola Ahozko Lantegiak jarri zuen martxan duela bi urte Sormen Egonaldiak ekimenarekin, non Euskal Herri osoko gazteak elkartzen diren bertsolaritza, antzerkia eta kantuaren inguruan.

Geroztik, eta hainbat eragileren lankidetzan, ideia du garatzen ari da herrialde edo eskualde mailan. Perearen esanetan, Kanpezuko esperientzia ikusita, gazte sortegien formula hau baliagarria da bertsolaritzak eta euskarak eremu berriak irabazten jarraitzeko eta ikusten dio etorkizuna disziplina arteko lankidetza honi. Proiektu hau Geu Elkartearen, Oihaneder Euskararen Etxea-ren, Euskaltzaleen Topagunearen, Arabako Bertsozale Elkartearen, Arabagararen eta Mintzola Ahozko Lante-giaren arteko lankidetzaren emaitza da. Era berean, aurrera begira Perea aurreratu du Araban proiektu iraunkorrago bat abian jartzeko lanean ari direla.

(Argazkia: Arabako Alea)

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»