Ikus-entzunezko berezia 2018-04-12

Lazkao Txiki denboraren ispilutik

Aurten mende laurdena bete da Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" bertsolari maitatua hil zenetik. Berari buruzko ikus-entzunezko berezia prestatu dugu, Lazkao Txiki hil zen urtean jaiotako Edurne Azkaratek gidatua. Ane Labakaren bertso bidezko gogoetak eta Iñaki Murua bertsolagunaren hitzak ere jaso ditugu lanean.

 Mende laurdena bete da Lazkao Txiki bertsolari maitatu eta ezaguna hil zenetik. Bertsozale askoren memorian iltzatuta geratu ziren haren bertso, pasarte eta ateraldiak. Baina mende laurden honetan, asko aldatu da Euskal Herria, eta baita bertsogintza ere. Garai hartan jaio zirenentzat, nor da Lazkao Txiki?

 "Lazkao Txiki denboraren ispilutik"

 Galdera horri erantzuna eman nahian, Edurne Azkarate aurkezle duen programa berezia prestatu dugu. Lazkao Txikiren bertso onenen bilduma eskaintzeaz gain Iñaki Murua bertsokidearen testigantza jaso dugu. Eta Ane Labakak bertso bidezko gogoeta bat ere egingo digu. Umorea genero perspektibatik aztertzen ari da lasartearra, eta horren inguruko gogoeta egingo digu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu