apirilaren 19an 2018-04-16

Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolariei buruzko ekitaldia Asteasun

Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolariei buruzko ekitaldia Asteasun
Maialen Lujanbio eta Angel Mari Peñagarikano arituko dira bertsotan. Bernardo Atxagak, Xabi Paiak eta Joxean Goikoetxeak solasaldi musikatua eskainiko dute. 19:00etan Asteasuko udaletxean.

Pello Elizegi Pello Errota eta Mikaela Elizegi gogoan hainbat ekitaldi antolatzen ari dira Asteasun. Iaz 50 urte bete ziren Mikaela Elizegi bertsolaria eta Pello Errotaren liburuen iturria hil zela eta 2019an 100 urte beteko dira Pello Errota hil zela. Ostegun honetan, solasaldi musikatua eta bertso saioa izango dira bien sorterrian: Maialen Lujanbio eta Angel Mari Peñagarikano arituko dira bertsotan. Bernardo Atxagak, Xabi Paiak eta Joxean Goikoetxeak solasaldi musikatua eskainiko dute. Udalak aurreratu duenez, azken boladan, grabazio zaharrei tiraka zenbait ikerketa egin ditu Joxean Goikoetxeak eta zenbait 'sekretu' ere aurkitu ditu, ostegunean azalduko dituenak. Ekitaldia, 19:00etan da, udaletxean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza