Plazatik Gaztetxera 2018-04-17

Jokin Bergara irabazle Soraluzen eta Aitor Zubikarai Itziarren

Finalaurrekoak erabakita gelditu dira. Eibarren eta Deban jokatuko dira apirilaren 27 eta 28an.

Plazatik Gaztetxerako azken bi kanporaketak jokatu dira asteburuan Soraluzen eta Itziarren. Larunbatean, Ander Zulaika, Jokin Bergara, Ane Beloki, Asier Galarza, Koldo Gezuraga eta Garazi Navarro aritu ziren Soraluzeko gaztetxean. Jokin Bergara nagusitu zen eta Ane Belokik zein Ander Zulaikak ere lortu zuten hurrengo faserako txartela.

Itziarren Irati Alkantarilla, Oihana Arana, Iker Apraiz, Aitor Zubikarai, Oier Etxeberria eta Haizea Arana aritu zire kantuan. Aitor Zubikarai gertatu zen irabazle eta Oier Etxeberria zein Oihana Arana ere finalaurrerako sailkatu dira.

 

Eibarren eta Deban finalaurrekoak
Apirilaren 27 eta 28an jokatuko dira bi finalaurrekoak Eibar eta Debako gaztetxeetan. Eibarren, Mikel Iturriotz, Jokin Bergara, Oier Etxeberria, Urko Arregi, Ane Peñagarikano eta Ander Zulaika arituko dira.

Deban, apirilaren 28an, Aitor Zubikarai, Odei Irigoien, Manex Astigarraga, Ane Beloki, Oihana Arana eta Antton Aizpurua.

Saio bakoitzeko lehen hirurek lortuko dute finalerako txartela.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza