Eskolarteko txapelketak 2018-04-19

Nafarroako eta Gipuzkoako eskolarteko finalak ostiralean

Nafarroako eta Gipuzkoako eskolarteko finalak ostiralean
Nafarroakoa Iruñean jokatuko da, Maravillas gaztetxean eta Gipuzkoakoa Itziarren, Lasturko aterpetxean. Xiberoa, Lapurdi, Baxenabarre eta Lapurdiko finalistak ere erabakita daude. Bizkaian gaur hasiko dira bat-bateko kanporaketak. Araban maiatzaren 12an jokatuko da.
Eskolarteko txapelketa martxan da otsailetik eta asteburu honetan jokatuko dira lehen bi finalak, Gipuzkoakoa eta Nafarroakoa. Gipuzkoako eskolartekoa otsailean hasi zen eta bost kanporaketa jokatu ondoren, ostiralean da finala finala Itziarren, Lasturko aterpetxean. Bertsotan: Imanol Albizu, Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aner Peritz Manterola, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Oihana Labiano eta Oihana Arana arituko dira. 20:00etan, n. Gazteentzako asteburu pasaren baitan egingo da aurtengoa.

Nafarroako finala Iruñean
Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte ostiralean Iruñean Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioan. Nafarroako eskolartekoa egun bakarrera jokatzen da eta Maravillas gaztetxean izango da saioa, 19:00etatik aurrera, doako sarrerarekin eta ondoren merendua egongo da. Bertsotan arituko diren gazteak: Idurre Villanueva (Barañain), Zuhara Zaratiegi (Barañain), Amaia Lasheras (Barañain), Enma Murillo (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Xabat Illarregi (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka) eta Ekain Alegre (Altsasu). Asier Garciak aurkeztuko du saioa. Epaile, Arkaitz Goikoetxea, Saioa Alkaiza eta Mikel Beaumont arituko dira.

 
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Xapelgoko finala erabakita
Apirilaren 10ean eta 12an egin ziren Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. 16 bertsularik parte hartu zuten eta erabakita gelditu da finala: Ekhi Perrier, Elixabet Etxandi, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre, Julen Etxebarri, eta Odei Renteria. Maiatzaren 19an Hazparnen izango da, Hazparnen.

Bizkaian, lehen kanporaketa gaur
Bizkaian, bat-bateko lau kanporaketa eta finala jokatuko dira eskolartekoa, gaur hasita. Deustun jokatuko da gaurkoz, Durangon gero, Getxon eta Lemoan. Finala maiatzaren 6an izango da, Balmasedan, Bertso Eskolen egunaren baitan. 

Araban, maiatzaren 12an
Arabako eskolartekoa maiatzaren 12an jokatuko da Legution eta arratsaldean Bertsoa Beti Gazte ekimenaren jaia egingo da arratsaldean. Idatzikoa, maiatzaren 26an izango da, Zigoitian.
 
Euskal Herrikoa, ekainaren 9an
Herrialdeetakoak jokatuta, Euskal Herriko finala ekainaren 9an izango da, Sarako trinketean.
 
Bertsoak sarean
Bertsoa.eus sareko plazak Eskolarteko final guztiak bildu eta sarean jarriko du bakoitzeko hautaketa, urtero bezala.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra