2018ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa - Finala 2018-04-23

Oihana Aranak jantzi du 2018ko Gipuzkoako Eskolarteko txapela

Eskoriatzarraren atzetik sailkatu zen Aner Peritz zauztarra. Bi bertsolari gazteek Gipuzkoa ordezkatuko dute, ekaianaren 9an, Saran (Lapurdi) ospatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan.

Lasturreko Arraun Handi baserriko jatetxea areto bihurtu eta 140 bertsozale bildu ziren bertan 2018ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalaz gozatzeko. Oihana Arana  eskoriatzarra nagusitu zen saioan eta bere atzetik sailkatu zen Aner Peritz zarauztarra.  Irabazleari, Joxe Angel Salegi Arriola "Lizarreta" bertsolari lasturtarrak jantzi zion txapela. Gai- jartzaile lanak Iker Iriartek egin zituen. Lehen bi sailkatuekin batera oholtzan kantuan aritu ziren Imanol Albizu, Haizea Arana, Uxue Alkorta, Aitor Tatiegi, Oihana Labiano eta Maddi Aiestaran.

Finaleko lehen bi sailkatuek ekainaren 9an Saran (Lapurdi) ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan kantatuko dute.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza