2018ko Nafarroako Bertsolari Gazteen Txapelketa 2018-04-23

Xabat Illarregi txapeldun Iruñean

Xabat Illarregi txapeldun Iruñean
Maravillas Gaztetxeak hartu zuen Nafarroako Bertsolari Gazteen 32. edizioko finala. Lehen bi postuetan sailkatu ziren hurrenez-hurren Xabat Illarregi leitzarra eta Ekhiñe Zapiain beratarra. Sailkapen honekin bi bertsolariek ekainaren 9an Saran ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan Nafarroa ordezkatuko dute.

Bertsozaleek ez zuten hutsik egin eta goraino bete zuten Iruñeako Maravillas gaztetxea. Ekhiñe Zapiainekin buruz-burukoa jokatu ostean Xabat Illarregik jantzi zuen txapela Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariaren eskutik. Asier Garciak egin zituen gai-jartzaile lanak. Lehen bi sailkatuekin batera oholtza gainera igo ziren Idurre Villanueva, Zuhara Zaratiegi, Amaia Lasheras, Enma Murillo, Beñat Astiz, Etxahun Azkarraga, Iratxe Muxika, Uxue Mesa eta Ekain Alegre. Azken honek , bertsolarien jarrera, ahalegina eta umorea goraipatzea helburu duen entzulearen saria irabazi zuen.

2018ko Nafarroako Bertsolari Gazteen finalean lehen bi postuetan sailkatuta Xabat Illarregik eta Ekhiñe Zapiainek Nafarroa ordezkatuko dute ekainaren 9an Saran ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza