Bizkaiko Txapelketa - Udabarriko Fasea 2018-04-24

Josune Aramendi, Peru Vidal eta Txaber Altube nagusi asteburuan

Josune Aramendi, Peru Vidal eta Txaber Altube nagusi asteburuan
Imanol Uria, Arrate Illaro eta Inazio Vidal geratu dira bigarren postuetan Otxandion eta Ondarroan jokatutako saioetan. Datorren asteburuan Gautegiz-Arteagan izango da saioa.

 Abiadura bizian doa aurrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasea. Hiru saio jokatu dira asteburuan:

 Otxandion Josune Aramendi nagusi

 Larunbat arratsaldean jokatu zen fase honetako hirugarren kanporaketa, Otxandioko Mañondoko gimnasioan, giro ederrean. Honela geratu zen sailkapena:

 1.- Josune Aramendik          191,5 puntu
 2.- Imanol Uriak               173 puntu
 3.- Lurdes Ondarok             159 puntu
 4.- Aitor Etxebarriazarragak   157,5 puntu
 5.- Beñat Vidalek              157 puntu
 6.- Jontxu Martinezek          144,5 puntu

 Larunbat goizean Peru Vidal aurrena

 Asteburuko bigarren saioa Ondarroako Gaztetxean jokatu zen, igande goizez. Honela geratu ziren puntuazioak:

 1.- Peru Vidalek       179,5 puntu
 2.- Arrate Illarok     178,5 puntu
 3.- Asier Galarzak     173,5 puntu
 4.- Unai Mendiburuk    165 puntu
 5.- Aitor Ruizek       138,5 puntu
 6.- Nahia Ibarzabalek  134,5 puntu

 Igande arratsaldean Txaber Altube irabazle

 Asteburuko azkeneko saioa ere Ondarroako Gaztetxean jokatu zen, igande arratsaldez. Hauxe izan zen sailkapena:

 1.- Txaber Altubek                 185,5 puntu
 2.- Inazio Vidalek                 172 puntu
 3.- Lander Ibarluzea "Aitxulua"-k  166,5 puntu
 4.- Iker Apraizek                  162 puntu
 5.- Illart Gumuziok                153 puntu
 6.- Aitor Arrizubietak             151 puntu

 Sailkapena

 Gauzak honela, zazpi saioren faltan, honela dago behin-behineko sailkapena:

 1.- Josune Aramendik                 191,5 puntu
 2.- Txaber Altubek                   185,5 puntu
 3.- Peru Vidalek                     179,5 puntu
 4.- Arrate Illarok                   178,5 puntu
 5.- Asier Galarzak                   173,5 puntu
 6.- Imanol Uriak                     173 puntu
 7.- Inazio Vidalek                   172 puntu
 8.- Malen Amenabarrek                167,5 puntu
 9.- Lander Ibarluzea "Aitxulua"-k    166,5 puntu
 10.- Unai Mendiburuk                 165 puntu
 11.- Iker Apraizek                   162 puntu
 12.- Ekaitz Larrazabal "Katxo"-k     160,5 puntu
 13.- Lurdes Ondarok                  159 puntu
 14.- Asier Legarretak                158 puntu
 15.- Aitor Etxebarriazarragak        157,5 puntu
 16.- Beñat Vidalek                   157 puntu
 17.- Aissa Intxaustik                156 puntu
 18.- Mikel Goirienak                 153,5 puntu
 19.- Illart Gumuziok                 153 puntu
 20.- Mikel Retolazak                 151,5 puntu
 21.- Aitor Arrizubieta "Toko"-k      151 puntu
 22.- Enare Muniategik                150,5 puntu
 23.- Iñigo Kortazarrek               149 puntu
 24.- Koldo Gezuragak                 146 puntu
 25.- Jontxu Martinezek               144,5 puntu
 26.- Peru Astigarragak               140 puntu
 27.- Aitor Ruizek                    138,5 puntu
 28.- Maddalen Ruesgasek              134,5 puntu
 29.- Nahia Ibarzabalek               134,5 puntu
 30.- Bikain Urkirik                  119 puntu

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri