Gazte sariketak 2018-05-02

Plazatik Gaztetxerako finalistak erabakita

Plazatik Gaztetxerako finalistak erabakita
Finalistak:Jokin Bergara, Oier Etxeberria, Urko Arregi, Manex Astigarraga, Aitor Zubikarai eta Ane Beloki. Asteburuan jokatu ziren bi finalaurrekoak Eibarren eta Deban. Finala, maiatzaren 12an Ondarroan.

Plazatik Gaztetxera txapelketako bi finalaurrekoak jokatu ziren joan den asteburuan eta erabakita gelditu da Ondarroan kantatuko duen seikotea. Eibarren jokatu zen lehen saioa ostiralean, gaztetxean, afalondoan: Ander Zulaika, Oier Etxeberria, Mikel Iturriotz, Urko Arregi, Ane Peñagarikano eta Jokin Bergara aritu ziren kantuan, Manu Goioganak aurkeztuta. Epaimahaiak Jokin Bergara, Oier Etxeberria eta Urko Arregi jo zituen finalerako.

Hurrengo egunean, larunbatean, Deban izan zen bigarren finalaurrekoa: Manex Astigarraga, Aitor Zubikarai, Ane Beloki, Oihana Arana, Odei Irigoien eta Antton Aizpurua aritu ziren kantuan, Lander Aranberrik aurkeztuta. Gaztetxea txiki gelditu zen. Manex Astigarragak, Aitor Zubikaraik eta Ane Belokik lortu zuten finalerako txartela. 

Finala Ondarroan
Lau kanporaketa eta bi finalaurreko jokatuta, Ondarroan jokatuko da Plazatik Gaztetxerako finala maiatzaren 12an, 18:00etan: Jokin Bergara, Oier Etxeberria, Urko Arregi, Manex Astigarraga, Aitor Zubikarai eta Ane Beloki arituko dira kantuan. Txapelketan 24 bertsolarik hartu dute parte, eta publiko aldetik gaztetxetan, orohar, oso harrera beroa izan du.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»